Hamaika modu daude maitsunaz hausnartzeko eta mintzazeko eta guzti horretatik dauka gaur Erriberriko Antzerki Jaialdiaren barne aurkeztuko den Zorretan antzezlana. Erpin askotariko lan honetan tragedia, komedia, umorea eta absurdua nahasten dira. Maitasunaz eta zainketaz modu lotsagabe bezain arinean hitz egiten duen kontakizun intimoa eta ausarta da.
Hika konpainiaren 35. urteurrena ospatzeko sortutako obra da. Agurtzane Intxaurraga, obraren eta konpainiaren zuzendaria, gurekin izan da gaur. Zorretan antzezlanaz, sormen prozesuaz eta arte eszenikoen esperientzia propioaz mintzatu da.