TindEHEr: gazteak euskaraz batzeko ekimena

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 22a, 13:32

Euskal Herrian Euskaraz eta Gazte Euskaltzaleen Sareak Euskal Herriko herri ezberdinetako gazte mugimenduek bat egin dezaten ekimena sortu dute. Euskara ardatz, auzia politizatzeko eta aldi berean harremanak eta loturak sortzeko helburuz antolatu dute. Izen ematea zabalik da eta urritik abendura bitartean egingo dituzte topaketak. Euskal Herrian Euskaraz taldeko Iraia de la Torrek kontatu digu.

Gazteak euskaraz batzeko ekimena sortu dute Euskal Herrian Euskaraz eta Gazte Euskaltzaleen Sareak. Tindeher du izena ekimenak eta asmo nagusia euskara erdigunean jarri eta auzia berriro politizatzea da. Aldi berean euskarazko aisialdia sustatu eta euskal kulturara gerturatzea nahi dute.

Finean, Euskal Herriko edozein bi herritako gazteen topaketa egitean datza,izena ematen duten taldeen artean matx egin eta eremu ezberdinetako gazte mugimenduak batu nahi dituzte.
Errealitate soziolinguistikoen arabera aukeratuko dituzte partaideak. Izan ere, euskararen ezagutza aldatzen delako, nolanahi ere, euskararen aldeko jarrera da funtsezkoa.

Bi herrik matx egin ondoren egingo dute topaketa eta horietan taldeek askatasuna izango duten arren, ekimena gidatzeko puntu batzuk zehaztu dituzte. “Gidatxo bat sortu dugu“, zehaztu du de la Torrek. Ekimen politiko eta hitzaldiak bideratzeko esaterako: euskararen egoera politikoa edota euskara eta feminismoa. Aisialdia, kontzertuak, dinamikak eta jolasak ere diseinatu dituzte. Baina, betiere, “bikote bakoitzak badu askatasuna planteatzeko nahi duena”.

Urritik abendura bitartean egingo dituzte topaketak eta ekimenean parte hartzeko epea abuztua amaieran itxiko da. Euskal Herrian Euskaraz webguneko formularioaren bitartez eman daiteke izena.

 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Euskal Herrian Euskaraz (@ehe.bizii)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!