Milaka urteetan abeltzaintza estentsiboa Erronkariko biztanleek egin dituzten jarduera ekonomikoen eta biziraupen-jardueren parte izan da. Azkeneko 50 urteetan bizimodua eta bertako erealitatea asko aldatu bada ere, abeltzaintzak ibarraren kultura-nortasunaren parte izaten jarraitzen du. Kokapen ezin hobe honetan Erronkari ibarreko batzorde nagusiak, Artalde elkartearekin batera, Gidari Nafarroako lehen artzai eskola martxan jarri du.
Eneko Egiguren Ruiz, Gidari proiektuaren zuzendariaren hitzetan, “ikusten genuen artzain eta abeltzain izandako bailara honetan (Erronkari) ekonomikoki turismo aldera aldaketa handia egin zuela eta gaur egun abeltzaintza lur jota dagoela.”
Momentuz, eredu praktiko-teorikoaren edukiak garatzen eta finantziazioa bilatzen ari dira. Ikasketa teorikoak Erronkariko eskola zaharretan egokitu dituzten espazioetan burutuko dira eta praktikoak inguruko "abeltzain tutore figurekin" egingo dituzte. Formakuntza hau eredu intentsibotik aldendu eta abeltzaintza estentsibo eta agroekologikora bideratua dago. Izan ere, Enekok esan bezala, mendian artzaintza egiteak esparru ezberdinetan eragiten du "paisaian, sute forestalen kudeaketan, despopulazioan edota bertako eta kalitatezko produktuen eskaintzan".
2026ko urrirako aurreikusia dute artzain generazio berri honen formakuntza nagusari hasiera ematea. Momentuz urte amaierarako bestelako ikastaro laburrak eskeini dituzte. Hauen eta proiektuaren oinarri, helburu eta xehetasun guztiak proiektuaren webgunean aurkitu daitezke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!