Gaur pelikula tematikoa ekarri dut. Aste santuaren atarian. Komedia asko ez dugu ukitu aukeratutako pelikuletan. Agian Coen anaiak izango ziren humoretik hurbilen daudenak. Gaur Monty Python talde komikoari buruz hitz egitera goaz.
Monty Python kideak sei ziren. John Cleese, Terry Gilliam, Eric Idle, Michael Palin eta ziren diot Brian Chapman eta Terry Jones zendu zirelako.
Michael Palin-ek eta Terry Jones-ek Oxford-eko unibertsitatean ezagutu zuten elkar antzerki taldean, John Cleese, Graham Chapman eta Eric Idle-ek aldiz Cambridgeko unibertsitatean ezagutu zuten elkar (footlights talde mitikoan). Eta azkeneko pieza, Terry Gilliam John Cleesek ezagutu zuen New York-en. Hau bai komentatu genuela.
Ikusten dugun bezala hezkuntza maila handia duten pertsonak dira, aipatu ditugun unibertsitateak dira mundu mailan goi mailako unibertsitateak. Hasiera batean ez zuten bere burua aktoreak gisa ikusten, komedian ikusten. Unibertsitatean zeuden, Brian Chapman-ek medikua izan nahi zuen, John Cleese-k abokatua, eta oso serio hartzen zituzten haien ikasketak. Baina horretaz gain antzerki taldean sartuak zeuden gustuko zutelako.
Haiek egiten duten humorea guztiok ezagutzen dugu, bada nahiko absurdoa baina oso inteligentea ere, horregatik ez dugu ahaztu behar haien formakuntza, nondik datozen tipo hauek.
Haiek ez ziren aktore profesionalak, berez, John Cleese izan ezik besteak nahiko aktore txarrak dira, baina bai denak gidoi lanean parte hartzen zuten. Denek idazten zituzten sketch-ak.
Hau da, gauza guztien gainetik idazleak edo sortzaileak dira. Irratirako, telebistarako, aldizkarietarako, pila idazten zuten eta horrek eskarmentu handia eman zien.
Nola elkartu ziren? Unibertsitatea bukatu zutenean hasi ziren lan egiten gidoiak idazten telebistako programentzako. Eta hor haien artean ezagutzen hasi ziren, elkarrekin lan egiten momentu puntualetan.
Talde bezala lan egiten duten lehendabiziko aldia BBC kate publikoan izango da. The flying circus deituriko programa bat izan zen. Kontatu duten moduan BBCko exekutiboekin izan zuten bilera nahiko eroa izan zen. Ez zuten programaren formatuari buruzko ideia argi bat baina hala eta guztiz ere 13 saio egiteko aukera eman zieten.
Asko kosta izan zitzaien proiektua aurrera ateratzea, haien lehendabiziko 5 kapituluak desastre hutsa izan ziren. Ordutegiz aldatzen hasi ziren programa etab. Baina azkenean asmatu zuten.
Komedia edo humorearen momentu kritikoena seguraski da asmatzea zer den barregarria edo zer den interesgarria eta zer ez. Hauek egiten zutena zen lan egin astean zehar bakoitza bere sketchetan eta gero biltzen ziren. Elkarri testuak irakurtzen zizkioten eta gehiengo batek interesgarria edo barregarria ikusten zuenean testu bat orduan egiten zen. Eta beste momentu kritiko bat zen aukeratzea zer pertsonak interpretatuko zuten zein pertsonaia. Hemen aukeraketa txar bat egitea egin dezake sketcha bertan bera erortzea. Horregatik askotan ikusiko ditugu antzeko paperak interpretatzen pertsona bera.
Interpretazio on baten %90a da paperaren aukeraketa on bat egitea. Jendeak uste du aktore on batek edozein paper interpretatu dezakeela eta hori ez da horrela. Batzuk demagun zabalagoa dutela haien marjina, baina ez da posible dena ongi interpretatzea. Aktorearen barrenetan zerbait egon behar da hortik abiapuntu bezala pertsonaia eraikitzeko, modelatzeko.
Brian Chapman adibidez ez da bereziki barregarria baina Monty Phyton-en bi pelikula ezagunenen paper protagonista egin zuen. Zergatik? Ba oreka oso garrantzitsua delako. Talde batean ezin dira guztiak barregarriak izan eta beste ezaugarri batzuk ere oso interesgarriak dira komediarako. Adibidez sinesgarritasuna. Chapmanek adibidez oso begi ona zuen zer gauza zen barregarria detektatzeko. Termometro bezala erabiltzen zuten.
John Cleese aktore hoberena zen. John Cleese da oso altua eta argala dena. Bere gorputza oso ongi kontrolatzen duen aktorea, humore fisiko hori oso ongi maneiatzen duena, eta baita berbala ere. Pentsa skeetch hura, The ministry of silly walks/Ibilera inozoen ministerioa izango litzateke itzulpena. Skeetch puska, ikusi ez baduzue, ez galdu denborarik.
Beste alde batetik Eric Idle nahiko barregarria da ere baina gehien bat musika konposaketak egiten ditu. Eta denok gogoratzen ditugu Monty Python-en abesti batzuk.
Terry Jones eta Michael Palinek dena antolatzen zuten, bazuten “produktua”ren argazki orokorrago bat. Horregatik Terry Jones pelikulen zuzendaria izan zen eta azkenik Terry Gilliam dugu, animazio oso eroak egiten eta guztietatik alde artistikoa edo irudiaren aldea gehien kontuan hartzen duena.
Adibidez Terry Jones eta John Cleese-ek Los caballeros de la mesa cuadrada grabatu eta gero sentitzen zuten aukera on bat galdu zutela istorio luze bat garatzeko, dela pelikula batek ematen dizun aukera. Ordu eta erdi bi orduko istorio bat garatzeko eta egin zutena izan zen skeetch multzo bat egin. Hori ez zen berriro errepikatuko The life of Brian pelikulan, eta pelikula honi buruz hitz egingo dugu gaur.
Pelikula hau denok ikusi dugu eta bai, oso barregarria da baina nik esango nuke ere dela arte lan handi bat. Maisu lan bat.
Los caballeros de la mesa cuadrada porrota izan zen espainiar zinemetan baina The life of Brian Urte bat baino gehiago egon zen estatuko zinemetan. Pelikula hobea dela argi dago baina halako diferentzia handia azaltzen duen puntu bat izan daiteke Caballeros de la mesa cuadrada itzuli zutela eta The life of Brian azpitituluekin eta bertsio originalean utzi zutela.
Ez dag oso argi zergatik hartu zuten erabaki hori. Batzuek diote interesa zegoela jendeak pelikula hau ez ikusteko eta horregatik ez zutela filma bikoiztu ea horrela jendea ez zen zinemara hurbiltzen. Ez dugu ahaztu behar naiz eta Jesusen bizitzaz zuzenean ez duen hitz egiten (protagonista Jesusen ondoan jaiotako pertsona da) bai oso agerikoa dela erlijioari buruz hitz egiten duela momentu askotan.
Erlijioari buruz eta jendarteari buruz azken finean, eta zer egiten du humoreak? Ba humoreak azkenean gauzak oso modu krudelean azaltzen ditu eta agerian uzten ditu. Ispilu baten aurrean jartzen zaitu.
Pelikula hau polemikoa izan zen pelikula egin baino askoz lehenago. Pelikula hau ia benetako pelikula bat izan behar zen, soinu banda egiteko konpositore on bat kontratatu zuten, kamera operadore on bat zuten, paperak ia banatuta zeuden eta bazirudien finantzaketa ere bazegoela. EMI Filmek jarriko zuen dirua baina gidoia irakurri zutenean atzera bota zuten haien erabakia.
Azkenean George Harrisonek finantzatu zuen pelikula. George Harrison “Beatle” taldekidea. 4 milioi libra jarri zituen bere patrikatik eta bere etxea hipotekatu zuen pelikula hori egin ahal izateko. Nola jarri ziren berarekin kontaktuan? Ba Eric Idle-ekin juerga egiten zuelako.
Agian orain ez dirudi oso harrigarria baina 1979.urtean pelikula Erresuma Batuan estreinatu zen urtea oso-oso polemikoa izan zen eta ausardia handia izan zutela proiektua bultzatu zuten guztiek esan dezakegu. Berez, BBC kateak Monty Phyton talde komikoa defendatu behar izan zuen zuzenean programa batean eta Canterbury-ko apezpikuaren aurrean (Ingalaterran Canterbury-ko apezpikua bada kategoria handiena duen elizgizona) haien pelikula ateoa ez zela defendatzen.
Promozioa egiteko polemika guzti honi aurrea hartu zioten eta haien alde erabili zituzten. Hau da: Kritika okerrenen esaldiak erabili zituzten, adibidez batek idatzi zuen “Ez da beharrezkoa zabortegi batera joatea, gaizki usaintzen duela jakiteko”. Ba hori erabili zuten promo bezala.
Norvegian pelikula debekatu zuten. Badakizu zer promozio erabili zuten Suedian? “Horren barregarria da pelikula, Norvegian debekatu dutela”.
Ez dugu pelikularen momentu ezberdinez hitz egingo guztiok ikusi dugulako pelikula hau eta ezagutzen ditugulako eszena edo skeetch inteligente eta barregarri horiek oso aktuala dela esango nuke, egun ere.