Arratsaldeko 18:30ean abiatuko dira Iturramako bestak, eta igandera arte luzatuko dira. Egitarau zabala prestatu du Jai Batzordeak astebururako, eta horren inguruan mintzatzen aritu gara ostegunean jaigunean bertan egindako Irrintzi Plaza saio berezian. Miren Munarriz auzoko euskara taldeko kidea eta aurtengo txupinazoa jaurtitzearen arduraduna.
Berarik batera, Taupa mugimenduko Oskar Zapata eta Euskaraldiko Iturramako batzordeko kideak izan ditugu gonbidatu. Talde feministako, jai batzordeko, erraldoien konpartsako eta Amaiur ikastolako kideak ere bertaratu dira. Ondoren, kalejira multikulturaleko antolatzaileekin, auzoko merkatariekin eta jaietako programako musikariekin mintzatzeko parada ere izan dugu.
Gaur, arratsaldeko 19:30ean hasiko dira jaiak eta kontzertuen artean Fittik ez, Lausoka, Zaunka eta Ardi galduak izango dira oholtza gainean. Larunbat eguerdian Non Servium taldeak joko du. Egun berean, iluntzean, Totem aretoan izango da taldea eta sarrerak aspaldi agortu ziren. Hartara, taldeak kontzertu berezia eskainiko du Iturramako txoznagunean. Iluntzean ordea, Moises no duerme, Sediento de cumbia eta DJ Kabia izango dira jai-gunea girotzen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!