Elkartasun keinuen artean hasi da Aroztegiko auzipetuen kontrako epaiketa

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 19a, 10:12

Herritar eta eragile talde handia bildu da Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean, hondeamakinen aurrean jarri eta Aroztegiko proiektua gelditu zutenei elkartasuna adierazteko. 20 urteko espetxe eta 56.000euroko isun zigor eskaria dute mehatxu.

Hondeamakinen aurrean jarri, bideak itxi eta Aroztegiko hirigintza proiektuaren lanak geldiaraztea lortu zuen mobilizazio herritar batek 2021eko apirilean, Lekarozen. Horregatik, Aroztegiko proiektuaren lanak oztopatzeagatik, Baztango zazpi herritarren kontrako epaiketa hasiko dute gaur, hemen Iruñean. Talde kriminal bat osatzea leporatzen diete.

11 eguneko kanpaldi batek eragotzi zituen luxuzko 228 etxebizitza, lau izarreko hotel bat eta golf zelai bat eraikitzen hasteko obrak. Baztanek halakorik ez duela behar uste dute herritar gehienek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!