7.000 kilometro bizikletaz AEBko Euskal Etxeak lotzen, Raul Imazen erronka

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 14a, 18:47

Maiatzaren 1ean abiatu zuen hiru hilabeteko bidaia Raul Imazek Los Angelesen. Helburua, Boisen uztailaren bukaera ospatuko den euskal komunitatearen jaialdira iristea

Bideaz gozatzea helmugara iristea baino garrantzitsuagoa da. Argi du hori Raul Imazek. Bizikleta bidaien zale sutsua dugu, bere buruari erronka berri eta oso eder bat jarri diona: Ameriketako Estatu Batuetan sakabanatuta dauden Euskal Etxeak bizikleta bidai bakar batean lotzea. Maiatzaren lehenean hasi zuen bere abentura zirraragarria Imazek Los Angelesen, eta helmuga Idahon dagoen Boiseko euskal jaialdia izanen du, uztailean, bost urtetik behin ospatzen dena eta Ameriketako Estatu Batuetako euskal komunitatearen bilera handiena dena. Guztira, 7.000 kilometro eginen ditu mendebaldeko Euskal Etxe guztiak lotzen.

Irrintzi Plaza saioan zuzenean egin dugu bat Raul Imazen bidaiarekin. Ongi gosaldu eta 120 kilometro luzeko etapa egin aurretik hitz egin du Euskalerria Irratiarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!