KIROLERRIA

Agur ia biribila Sadarren

Eñaut Agirrebengoa 2025ko mai. 19a, 16:46

Osasunak etxeko azken partida jokatu zuen atzo Espanyolen aurka. Festa handia izan zen Sadarren, eta gorritxoek 2-0 irabazi zuten. Alabaina, ez dago beren esku azken jardunaldian Europan sartzea, Rayok ere hiru puntu zakuratu baitzituen

Budimir eta Raul Garcia de Haroren golek eman zioten garaipena talde iruindarrari. Etxean laugarrenez irabazi zuten jarraian. Arratsaldea ez zen guztiz biribila izan, ordea, Rayok irabazi egin baitzuen bere partida. Ondorioz, Osasuna Europako postuetatik kanpo iritsiko da larunbatean Alavesen zelaian jokatuko duen partidara, eta Rayok edo Celtak estropezu egitea beharko du Konferentzia Ligan sartzeko. Europa Ligako txartela ere lor lezake.

Beste ertz batzuk ere izan zituen Sadarreko azken partidak. Nagusiena, akaso, Unai Garciak ez zuela minuturik eduki bere etxeko agurrean. Omenaldi polita jaso zuen kapitain gorritxoak, eta Pablo Ibañezi gera dadila eskatu zioten zaleek. Haren negar malkoek garbi iradokitzen dute ez duela Osasuna jarraituko. Nahi du, baina ezingo du. Eta Vicente Moreno, berriz, oharkabean igaro zen Sadarreko aulkian teknikari gisa eseri zen azken aldian.  

Horren guztiaren inguruan mintzatu dira Kirolerria saioko ‘Osasun-etxea’ tartean. Solasaldia hemen entzungai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!