Mendizorrotzan, Alavesen aurkako euskal derbyan jokatuko du gizonezkoen Osasunak, datorren denboraldian Europan egoteko aukera. Atzo talde gorritxoak egin behar zuena egin zuen, aise irabazita Espanyolen aurka, baina Celta eta Rayo Vallecanoren garaipenek, azken unerarte luzatuko dute Conference League edo Europa Leaguean aritzeko borroka.
Gorritxoek partidu sendoa egin zuten. 16. Minutuan Budimirrek gola egin zuen, denboraldiko 21.a, bigarren zatian Espanyol taldea saiatu zen baina Sergio Herrera bikain baten eskuekin topatu zen, 90.minutuan, Raul García de harok borobildu zuen gorritxoen garaipena, bazuen beharra ere aurrelariak horrelakorik egiteko, denboraldi grisaren ostean.
Garaipenak, 51 punturekin uzten du Osasuna, Rayok dituen berdinak eta Celtak baino bat gutxiago. Osasunak Mendizorrotzan irabazi beharko du eta beste taldeen emaitzen zai geratu. Kasualitatea, Vallecarrek Mallorcaren kontra jokatuko dutela, beraz Jagoba Arrasatek, Europara bidlai dezake Osasuna, garaipena eskuratuta.
Azken Liga partidua, euskal derbya, Europa jokoan, larunbatean arratsaldeko bederatzietan izanen da.
Atzoko norgehiagokak bestelako emozioak ere utzi zizkigun, agur esateko eguna izan baitzen. Vicente Morenok ez zion minuturik eman baina Unai Garciak jaso zuen berdegunean agur eta omenaldia. "Osasuna Europara itzulita taldea utzi dudala esatea gustatuko litzaidake" esan zuen Garciak. Pablo Ibañez ere, malko artean joan zen bankura, harmailak gera zaitez gera zaitez oihukatzen zuen bitartean. Zuzendaritzak ez dio kontratua berritu eta azken partida izan zuen harrobikoak etxean.