Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, kanpaina bat jarri du abian, “Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra, zu zer ari zara egiten?” lelopean. Kanpainaren mezua zuzenean zuzentzen zaie gizonei, emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokan jardutea eskatzen baitie.
Kanpainaren helburuen artean, halaber, erreferente maskulino erreal eta positiboak eskaini eta bultzatu nahi dira, haien bizimoduan matxismoa kentzen ahalegintzen diren gizonak eta jarrera matxistetan edo desberdintasunezkoetan islatuta ikusten ez direnak.
Nafarroan 2018an aurkeztutako 1.283 salaketetatik 1.115 hurbileko zirkuluaren aurka ezarri ziren
INAI/NABIk jasotako datuen arabera, iaz Nafarroan aurkeztutako 1.283 salaketetatik 1.115 hurbileko zirkuluaren aurka ezarri ziren; hau da, bikotea, bikote ohia edo senitartekoa. Kopuru horrek argi eta garbi erakusten du indarkeria ohikoena hurbileneko ingurunean aurkitzen dela; izan ere, indarkeria-kasuen %13a soilik ezezagun batek egindakoa da. Salatutako gizonezkoaren profila 30 urtetik 49 urtera bitarteko gizona da.
Ildo berean, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak nahiz Nafarroako Gobernuak beharrezkotzat jotzen dute gizonekin lan egitea, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzearren. Hori dela-eta, berdintasuneko gizartea lortzeko prozesuan gizonek subjektu aktiboak izan behar dutela kontuan hartuta, Foru Exekutiboak prestakuntza espezifikoa sustatuko du 2020. urtetik aurrera, eta, bertan, maskulinitatearen modu berriak bultzatuko dira. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoan lan egiten duten gizonentzat izango da, gizonen arteko hausnarketa-espazioak erraztuko dira generoarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!