Virginia Iragi (Sutraiak): “Gure haurren heziketa eskolatik haratago ireki eta ingurunera konektatu nahi dugu”

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 5a

Haurrak eta gazteak naturara eta ingurunera hurbiltzeko asmoa duen proiektua da Sustraiak. Larraintzarko ikastetxeko gurasoen elkartetik abiatu zen, duela ia hamar urte

Hezkuntza proiektua Larraintzar Ikastetxeko Guraso elkarteko ama batzuen ekimenetik sortu zen, duela ia hamar urte. Geroztik, inguruko hainbat gai landu eta leku edo ingurune naturalak bisitatu eta aztertu dituzte. Ikastetxearen kokapen pribilegiatua aprobetxatuz, ikasgela esperimental gisa, inguruneaz baliatu dira.

Programaren helburu nagusiak ikasleak motibatzea, adin desberdinetako haur eta gazteen arteko harremanak sustatzea, parte-hartzea bultzatzea, gurasoen eta eskolaren arteko harremanak indartzea, eta ingurumen arazoei buruzko kontzientzia piztea dira.

Virginia Iragik, Beatriz Ihabenekin batera, proiektua kudeatzen du. Gurekin izan dugu Sustraiak hamar urteetan izan duen garapenaz eta errealitateaz hitz egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!