Nafarroako Pilota Jokoen Kultura Elkarteak, Napikek, antolatzen duen Emakumeen eta Pilotaren II. Erakustaldiaren parte da film lehiaketa. Bigarren edizioa izango den hau Iruñean urriaren 22tik 24ra ospatuko da.
Ekimen berri honen helburua emakumeek kirol tradizional honekin duten harremana islatzen duten filmen sorkuntza sustatzea da. Era berean, Napikek ikus-entzunezko artxibo bat sortu nahi du emakumeek pilotan duten zeregina antzeman eta zabaltzen laguntzeko, bai iraganean, bai gaur egun.
Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork har dezake parte, banaka edo taldean. Film laburren ikuspegia erabat librea da — historikoa, dokumentala, artistikoa, esperimentala, animazioa, fikzioa, etab. —, betiere emakumeak eta pilotarekin duten harremana erdigunean jartzen badituzte. Lanak gehienez 10 minutukoak izango dira, eta azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz izango beharko dituzte. 2025eko abuztuaren 1etik irailaren 20ra bitartean bidali ahal izango dira. Informazio guztia Napike elkartearen webgunean.
Sandra Iraizoz elkarteko komunikazio arduradunarekin hitz egin dugu.