Volkswagen Nafarroan grebara deitu dute

Juan Kruz Lakasta Zubero api 26, 07:12 Nafarroa

Enpresako lan osasun baldintzak salatzeko datozen astelehenean eta asteartean lanuzteak egitera deitu dute ELAk eta CGTk

Olaia Alonso (ELA): "Dornier enpresaren jarrera itxia da; ez die langileei soldatarik igo nahi"

Euskalerria Irratia api 25, 08:43 Iruñea   Nafarroa

Entzutekoak

Larunbaterako iragarri dute greba eguna Dornier enpresarako lan egiten duten langileek. Iruñeko eremu urdina kontrolatzen dute berrehun behargin inguruk. Hitzarmen duin bat eskatzen ari dira: lan baldintzak ziurtatu eta soldata igoerak galdegiten dituzte, bereziki. Enpresaren jarrera "itxia" izaten ari da eta negoziazioa "etenda" dagoela jakinarazi du ELA sindikatuko ordezkari Olaia Alonsok. Mobilizazioak eginen dituzte apirilaren 27an greba egunarekin batera.