Iñaki Lizarbe: "Baso-suhiltzaileen lana udan ez ezik neguan ere ezinbestekoa da"

Maialen Huarte Arano 2024ko mar. 1a, 08:45

Baso-suhiltzaileen eskaerak dira hamabi hilabeteko lanaldiak izatearena. Udan suteak itzaltzen aritzen dira, baina hain zuzen horiek prebenitzeko eta "basoak zein mendiak garbitzeko" neguan ere lan egitea garrantzitsua dela uste dute. Euskalerria Irratian Iñaki Lizarbe baso-suhiltzaileak adierazi du euren eskaerak beste erkidego batzuetan betetzen ari direla eta Nafarroako Gobernuaren baitan "anbizio falta" sumatzen dutela. 

Baso-suhiltzaileek eskaerak argi dituzte: urte osoan egin nahi dute lan. Mendietan bereziki udan izaten diren suteak ekiditeko neguan lan egitea garrantzitsua da beraientzat. Basoak urte osoan zaindu behar direla diote eta horretarako euren lanpostuak egonkortu behar direla uste dute. Euskalerria Irratian Iñaki Lizarbe baso-suhiltzaileari egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!