"Lan batzuek hil egiten dute, beste batzuek aldiz ez dute bizitzen uzten"

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 13a, 13:00
LAB, CGT, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuetako ordezkariak.

Txostena aurkeztu dute gaur LAB, CGT, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek iaz izandako lan istripuen inguruan. Hasteko, bi atal nagusi bereizten dira: datu ofizialena eta sindikatuena. Aldea bada bataren eta bestearen artean: Datu ofizialetan zenbait istripu ez dira kontuan hartzen, esaterako, lanera bidean izaten direnak edo autoz lanean ari direla izandakoak. 26.000 izan ziren denera sindikatuek kontabilizatutako lan-istripuak 2023an, horien artean, 12 heriotza eragin dituzte. Prekarietatea eta patronalaren zeregin eza egin dituzte erantzule. 

Sindikatuen kontaketaren arabera, azken hamar urteotan 150 hildako izan ziren lanpostuetan, horietatik 12, iaz. Joerak berdin segitzen duela salatu dute LAB, CGT, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek: "Kontuan hartuta aurtengo urtarrilean 5 heriotza izan direla argi ikusten da ez dela esku hartu datu horiek iraultzeko", esan du Hiru sindikatuko Jon Altunak. Datu ofizialetan hildako gutxiago eta bestelako eraginak dituzten istripu gutxiago jasoak daude: "Lanera bidean edo lanean autoan izandakoak ere ez dituzte lan istriputzat hartzen". Basogintzan, eraikuntzan, industrian edota garraioan arriskua handiagoa dela jakinarazi dute, beste sektore batzuetan errazagoa da gaixotasun profesionalak garatzea. "Arazo mentalekin gero eta langile gehiago dago, bereziki, emakumeak. Karga metal handiagoa duten lanpostuetan atzematen ari dira hazkundea", adierazi du.

"Nafarroan gertatzen denak baditu erantzuleak: prekarietatea batetik, eta patronalaren utzikeria bestetik", nabarmendu du Altunak. Patrobalak ez duela bere lana egiten eta inork ez duela betearaztera behartzen uste dute sindikatuek. Hagatik, "ikuskariak biderkatzeko" beharra dagoela eta Lan Osasunak arautegia "betetzen dela ziurtatzea" ezinbestekoa dela iruditzen zaie.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!