Sergio G. eta Nerea R. (Geldi! teatro): "Harro gaude osasun mentalaz gogoetan egiten duen 'Casi Normales' musikala oholtzaratzeaz"

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mar. 2a, 18:01

(Argazkia: Nuevo Babel elkartea)

'Casi Normales' musikala lehen aldiz ekoitzi du Nafarroako konpainia batek.

Geldi! Teatro konpainiak igandean, martxoaren 5ean, arratsaldeko 19.00etan oholtzaratuko du Orkoiengo Gizarte Etxean Casi Normales antzezlan musikala. Sergio Guerrero (Dan) eta Nerea Roldan (Natalie) aktoreak izan dira Irrintzi Plazan obraren nondik norakoak azaltzen.

Antzerki talde nafarrak Brian Yorkey antzerkigilearen eta Tom Kitt konpositorearen obran oinarritutako ikuskizuna moldatu du, gaixotasun mental baten aurka borrokatzen duen emakume baten (Diana Goodman) istorioa eta borroka horrek bere familian duen eragina kontatzen duena. Hori bai, gaur egun hain eguneratua eta beharrezkoa den proposamen hau opera rock erritmoan lerratzen da, tristura, poza, maitasuna, amorrua eta mina islatzen dituzten abestiekin, argiz eta itxaropenez betetako amaiera baten alde eginez.

Nerea Roldanek Dianaren alabaren papera hartuko du, bere aita Dan Goodmanen (Sergio Guerrero) beharrezko arreta ez duena, hau emaztearen egoerarengan baitu kezka nagusia. "Nahiz eta aita alabak harreman gertukorik" Roldanek eta Guerrerok azaldu dute "beste mota bateko kontaktu estua eraiki" dutela.

Ohartarazi dute, gozatzeko obra izan arren, "une gogorrak badituela" eta ez duela inor "ez hotz ez bero utziko". 

Casi Normales, "bizi garen garaiotan guztiz beharrezkoa den obra" gisa jo dute, "osasun mentaleko arazoak epidemia direnean, eta bereziki kezkatzen dutelari gazteen kasuan".

Proiektuaren helburua da, "depresioaren, desordena bipolarraren edo antzeko desordenaren aurka borrokatzeak zer esan nahi duen" ulertaraztea eta sentiaraztea, "egunero hainbat pertsonak egiten duten bezala, irakurketa argigarria eta, hal dela zorionez, itxaropentsua sortuz".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!