Harrera familiatan dauden haur sahararrei ongi etorria egin diete parlamentuan

Maialen Huarte Arano 2025ko uzt. 21a, 13:29

Ehun haur inguru iritsi dira Nafarroara Sahara atzean utzita. Anas gobernuz kanpoko erakundeak Oporrak bakean programaren bitartez harrera familiak bilatzen dizkie haur sahararrei udako tenperatura altuei iskin egiteko. Atzerapenarekin baina aurten ere pasako dituzte udako egunak hemen. 

Harrera familiekin gerturatu dira gaur saharako haurrak Nafarroako parlamentura: ekitaldi instituzionala izan dute han ongi etorri modura. Ehun dira hemen Oporrak bakean izeneko programari esker bi hilabete pasako dituzten haurrak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!