KULTUR Nafarroako Gobernuak udako hilabeteetan antolatzen duen kultura programaren barruan kokatzen da kontzertua. Lilo taldearen txanda izango da igandean, uztailaren 20an, Zugarramurdiko kobazuloetan. Maria Mateo, abeslaria, gure estudiora hurbildu da gaureta kontzertu berezi honetaz mintzatu da: "Soinu aldetik pixkat beldurtuta goaz kobazulo batean jotzeak soinu aldetik izan dezake arriskuarengatik, baina pozik eta gogotsu hartu dugu".
Estilo aldetik, bere abestietan pop-a nabarmentzen da nahiz eta beste estilo batzuekin ere jolasten duten, hala nola Rock, Indie eta Folk estiloekin. Maria Mateok (ahotsa) eta Peio Iturriak (ahotsa eta bateria) 2020ean martxan jarri zuten proiektu hau, egun sei lagunek osatzen dute; Oihane Gulina (pianoa), Julen Hoyuelos (gitarra), Irama Otero (gitarra) eta Nekane Ibero (gitarra eta baxua).
Orain arte egindako ibilbide musikalaz eta sortze-prozesuaz gain, grabatzen ari diren proiektu berriaz hitz egin digu Mariak: "Argilunen ingurukoa da eta Eñaut Gaztañagarekin grabatzen ari gara. Momentuz bost kanta grabatu ditugu eta laster berri gehiago emango ditugu".