Idoia Torrente (Anfas): "Garrantzitsua da desgaitasunak dituzten pertsonek oporretara joateko eta disfrutatzeko aukera izatea”

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 21a, 13:30

Anfas elkarteak boluntarioak behar ditu udan antolatzen dituen oporraldi eta eguneko kanpamenduak aurrera eramateko

Anfas Nafarroako elkarteak desgaitasun intelektuala edo garapen-nahasmenduak dituzten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen die eta haien eskubideak defendatzen dituzte. Urte osoan zehar lanean aritzen dira, baina udan eskaintza indartzen dute oporrekin, eguneko kanpamenduekin eta eguneko irteerekin.

Idoia Torrente, Anfaseko boluntarioen arduraduna, gurean egon da udako eskeintza aurkezteko eta boluntarioen garrantzia eta beharra azpimarratzeko "ez dugu profil berezirik bilatzen, beharrezkoa den gauza bakarra gogotsu egotea da".

Maiatzetik irailera arte martxan dago elkartearen Lizarrako erromesen aterpetxea eta honetan ere boluntarioen babesa behar dute. Desgaitasun intelektuala duten boluntarioek eta laguntzaileek arreta ematen dute. Lankidetza txandaka egiten dituzte, ostiraletik igandera edo astelehenetik ostiralera.

Informazio guztia eta kontaktua webgunean

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!