Nafarroako Kutxa Fundazioak emakume artisten lana ikusarazteko xedez Civican Eszena antolatzen du abuztuan. Sei artistak parte hartuko dute aurten: Ona Mafalda, Idoia, Maria Rodes, Solea Morente, Dora eta Maika Makovski.
Kontzertuak abuztuaren 4, 7, 11, 14, 18 eta 21ean izango dira, arratsaldeko 20:00etan. Sarrera librea da aretoa bete arte.
Idoia Asurmendi artista arabarra abuztuaren 7an izango da Iruñean. 2021ean 'Ilun eta abar' bere lehen lana kaleratu zuen, eta berriki, 'De amar y desandar' lana aurkeztu du. Album "intimo eta hunkigarria" dela dio. Emozioa, hauskortasuna eta pasiorako ateak zabaltzen ditu bere azken lanak.