Ana Ollo: "Nafarroako memoria-guneak bisitatzen ari dira 'Ruta al exilio' ibilbidean"

Maialen Huarte Arano 2025ko uzt. 21a, 08:13

40 gazte ari dira parte hartzen Ruta al exilio izeneko programan. Ibilbide bat da memoria lekuetan barrena gertatutakoaren berri bertatik-bertara jasotzeko. "Nafarroan zazpi egunez izanen dira eta Ezkabako gotorlekua edo Sartagudako historia ezagutzeko aukera izanen dute", azaldu du Memoria eta Bizikidetza kontseilari Ana Ollok. 

Ezkabako gotorlekuan harrera egin die Nafarroako Memoria eta Bizikidetza kontseilari Ana Ollok Ruta al exilio programan parte hartzen ari diren 40 gazteei. 16 eta 17 urte bitartean dituzte eta zazpi egunez izanen dira Nafarroan: "Memoria guneak bisitatzen dituzte eta bertatik-berrata ezagutzen dute gertatutakoa. Ezinbestekoa da memoria bizia mantentzea. Etorkizunera gure historia iritsiko dela ziurtatzeko modua da", adierazi du Ollok. Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzuten ahal da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!