Osasuna Memoria ekimenak gogora ekarri du gaurko egunez 1925ean haurrentzako kross bat antolatu zuela. 13 eta 15 urte arteko 150 lagun inguruk bat egin zuten Osasunak antolatutako lasterketaren lehendabiziko edizioan.
I Haur Krosa, 1925/17/5
— Osasuna Memoria (@osasunamemoria) May 17, 2022
Osasunako lehenengo korrikalariak eta ondorengo gerra
Gaur bezalako egun batean, 1925ean, Osasunak antolatutako lehen Haur Krosa ospatu zen Iruñeko Gazteluko Plazan. Irteeran, ilusioz beteriko 140 elkartu ziren. Horien artean, Tomas Ariz, Ramon Huder, pic.twitter.com/ddJa5Cto44
Hiruzpalau ilara osatuz, hasierako seinalea emango zuen tiro hotsaren zain zeuden gaztetxoak. Neska-mutil horien guztien artean, Tomás Áriz, Ramón Húder, Octavio López, José Zapatero, Antonio Espila, Armando Grávalos eta Pablo Amatria izan ziren.
Boca Juniors talde argentinarrak hiria bisitatu berri zuen Donibane futbol zelaian lehiatzeko, eta kaleak giroz gainezka egin zuten egun horretan, zaleek hiria La Pamplonesak lagundurik zeharkatu baitzuten.
Osasunak atletsimoari erreparatu zion beste diziplina batzuk bultzatzeko asmoz. "Osasuna eta atletismoa, hori da bidea!", zioen garai hartan Diario de Navarrak. Hedabide honek eta La Voz de Navarra-k gogotsu hartu zuten Francisco Indave klubeko presidenteak, eta batzordea osatu zuten Mariano López Sellések, Ramon Bengarayk, Corpus Sesmak, Florencio Alfarok eta Vicente Amigotek, besteak beste, haurren krosa antolatzeko ekimena.
Arrakasta
"Jada ez da afizioa, benetako sukarra da", zioten lerroburuek. Erabateko arrakasta izan zuen deialdiak. Diario de Navarrak mota guztietako superlatiboak erabiltzen zituen, hala nola "balentria", "Sekulako ikusmina" edo "izena emandako 143 motxilak ikusteko gogoa".
Tamalez dena ez zen horren erromantikoa izan. Ez zen neskarik parte-hartzaileen artean. Primo de Riveraren diktaduraren urteak ziren, eta, Bigarren Errepublika aldarrikatu arte, emakumeek ia ez zuten eskubiderik, eta espazio publikoan zuten presentzia haren gabeziagatik nabarmentzen zen hain zuzen ere.
La Voz de Navarra-ren arabera, animazioak Gazteluko Plaza hartu zuen, jende asko bildu zuena, batez ere gaztetxoak, bai proban parte hartu behar zutenak, bai animatzera joan ziren lagunak.
Diario de Navarra-k bultzatzaileei zorionak ematen zizkien lortutako arrakastagatik, baina ez zuen aukera pasatzen utzi "antolaketa-akats batzu"k nabarmentzeko, tartean "nolabaiteko desordena sailkapenak egiterakoan".
Komunikabideek gazte-taldeen poza eta emozioa azaleratzen zuten argazkiak argitaratu zituzten, irribarretsu eta altuera-desberdintasun nabarmenekin, parte-hartzaileen adin-ezberdintasunak zirela eta.
Izarrako Miguel Santamaria izan zen garailea. 10 minutu eta 20 segundo behar izan zituen ibilbidea betetzeko, helmugan txirrindulari bat lagun zuela.
Errepresioa
Egun hori izan zen, segur aski, Francisco Indave gorritxoen agintari nagusiaren eta Ramon Bengaray eta Tomas Arizen bizitzak gurutzatu ziren lehen aldia, nabarmendu du Osasuna Memoria kolektiboak. Arizek hurrengo urtean Osasunaren elastikoa jantzi zuen, lehen edizio horretan Minervarenarekin egin ondoren.
Haien bideek bat egin zuten hurrengo urteetan, hamaika urte geroago, indar desberdinek markatutako karrera agoniko batean, guztiek erabaki baitzuten indarrean zegoen legedia defendatzea eta faxismoak (Mola jeneralak) gidatutako kolpe militar bati aurre egitea.
Tomás Áriz Alde Zaharrean bizi izan zen, Nabarreria kalean lehenik eta Nagusian ondoren, non Cemborain familiarekin ostatu hartuta zegoen, 1935ean Eduardo Maestro Firpo lankide komunistarekin batera.
1936ko uztailaren 19ko goizaldean bertan hil zuten, erresistentzia talde bat antolatzen ari zela atxilotu ondoren.