Gizartea nabarmen zahartzen ari da eta pertsona bakarreko etxekoen unitateak azkeneko urteetan hazi egin dira. Egoera honen aurrean, adineko pertsonentzako etxebizitza eredu ezberdinak garatzen ari dira. Txantrean eraikitzen ari den Etxekide proiektu kolektiboa honen adibide da. Bertan 55 eta 74 urte arteko 33 lagun biziko dira. Itziar Agirrebeitia, prokietuko kidea: "25 etxe edo espazio partikular eta hainbat espazio amankomun izango ditugu; sukaldea eta jantokia, erabilpen anitzeko gelak eta baratza."
Autogestioa dute helburu eta zainketa sistema bat garatu eta landu dute. Horretarako formakuntzak aholkularitza saioak egin dituzte, besteak beste, Arterra komunitateko lagunekin. Ez soilik barrura, kanpora begira ere lanketa eta ekimen ezberdinak garatuko dituzte. "Txantreak dinamika eta bizitzasun handia dauka eta gure espazioa ere auzoaren parte izango da eta irekia egongo da."
Bizitoki kolektiboaren garapenarekin batera, Txantreako bizilagun batzuk proiektuaren aurka agertu ziren “erabilera pribatua izango duela argudiatuz. Etxekideko kideek nabarmendu dute ez dela koliving bat eta irabazi-asmorik gabeko ekimena dela. "orubea 75 urte pasa eta gero itzuliko da udaletxera eraikinarekin batera. Nik erabiliko dut eta gero beste pertsona bat sartuko da."
Abuztuan hasi ziren Nafarroako lehen ‘cohousing’aren obrak eta 2027ko urtarrilean ateak irekitzea eta espazio horri bizia ematea espero dute.