Elisa Huarte: “Palestina askatzeko eskatuko dugu Tutera eta Hendaia arteko ibilaldian”

Pello Argiñarena 2025eko irailaren 5a

Palestinaren aldeko ibilaldia burutuko dute datozen bi asteotan. Ebrotik Kantauri itsasoraino eginen dute bidea. Modu horretan, Jordan ibaitik Mediterraneo itsasora iristen den Palestinako lurraldea gogora ekarriz. Tuteratik irailaren 12an abiatuko da eta hilaren 20an amaituko da Hendaian. Palestinaren alde Euskal Herri osoan zabalduta dagoen elkartasun sare herritarraren laguntza izanen dute.  Bide batez, okupazioa eta genozidioa babesten eta sustatzen duten nenpresak eta erakundeak salatuko dituzte.

IBILBIDEA EGUNEZ EGUN

  • Irailak 10. Tutera - Castejon. 
  • Irailak 11. Castejon - Azkoien. 
  • Irailak 12. Azkoien - Tafalla. 
  • Irailak 13. Tafalla - Soltxaga (Oloritz)
  • Irailak 14. Elortzibar - Noain - Iruñea - Antsoain. Iruñean manifestazioa.
  • Irailak 15. Antsoain - Larraintzar. 
  • Irailak 16. Larraintzar - Doneztebe. 
  • Irailak 17. Doneztebe - Elizondo. 
  • Irailak 18. Elizondo - Bera.
  • Irailak 19. Bera - Irun. 
  • Irailak 20. Irun - Hendaia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!