NAK jaialdiaren 11. edizioak antzinako bideei baina, batez ere, musika sortzeko aukera modernoei erreparatzea du helburu. lutheria izenburuko festibalean hemezortzi jarduera antolatu dituzte, eta osotara 27 obra estreinatuko dira. 140 musikarik parte hartuko dute: Euskal Herrikoak, Espainiakoak, Alemaniakoak, Japoniakoak, Greziakoak, Australiakoak eta Kubakoak. Gainera, formakuntza saioak ere antolatu dituzte baita haurrentzako eta familientzako tailerrak ere.