Udaltzainek eraman zutenean, konorterik gabe zegoela ikus daiteke sareetan zabaldutako bideo batean. Zalantza, airean, beraz: "Zer gertatu zen?". Hori da SOS Arrazakeriak mahaiaren gainean behin eta berriz jarritako galdera. Bihotz geldialdiaz hil zen, Espainiako Poliziak atxilotu eta ordu betera.
"Elahjdi Ndiayeren heriotzari emandako tratamenduak argi eta garbi adierazten du bizitza guztiek ez dutela berdin balio", salatu zuen SOS Arrazakeriak, orain urtebete. Sistemarteko indarkeriaren aurpegi guztiak aitatu zituen orduan arrazakeriaren kontrako eragileak, zapalkuntza anitzak: "Generoak, arrazak eta klaseak zehazten dute gorputz batek balio duena; bizi batek balio duena; heriotza batek balio duena". "Beltza bazara, komisaldegian hil zaitezke, atxiloketa bortitz baten ostean, eta inork ez du azalpenik emateko beharra ikusten, kontuak emateko asmorik ez dago, ez da erantzunik ez ondoriorik aurreikusten".
Epaitegiek esan dute arrazoi naturalak medio hil zela, Africa United eta SOS Arrazakeriak ordea salatzen dute "erantzun gabeko galdera gehiegi" daudela.
Ahotsa.infok gertatutakoaren inguruko bideoa kaleratuko du bihar, "sekula ikusi gabeko irudiekin".