HEGOAK irabazi asmorik gabeko elkartea da. Gure helburua da kalte eta arriskuak murrizteko estrategiaren bidez (plazer eta arriskuen erabilera egokia) nerabe, gazte eta familiengana gerturatzea euren espazioetan. Bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen gara, izan ere, elkarren artean sortzen diren ausnarketa prozesuetan parte hartzeak, geure inguruarekiko, ondoan ditugun pertsonekiko eta substantziekiko erlazio orekatuagoak izatea errazten du, era berean garapen pertsonala eta soziala modu positiboan bizitzen laguntzeko. Hortaz, gure funtsa da pertsonek euren gaitasunak garatzea drogak dauden mundu honetan elkarbizitzeko.Horretarako pertsonak motibatzen ditugu ohitura osasungarriagoak eskuratzeko eta arrisku txikiagoko jokaeretarako, asialdiaren bizipenekin eralzionatuta dauden hainbat arazo sahiesteko, batez ere drogen kontsumoari lotuta egon daitezkeenak.