Hegoak Elkartea, arrisku eta kalteen murrizketaren ikuspegitik lanean dihardu hogei urtez baino gehiago, Nafarroa guztiko Gizarte Zerbitzuen zonalde desberdinetara, drogen fenomenoaren inguruan ikuspegi berritzaile bat zabaltzen.
Dakizunez, bere hezkuntza programa zabaltzen du eskoletan, institutu eta ikastetxeetan gazteekin drogekin izan daitezken harremanen inguruan hausnarketak burutzen, izan ere gazteak dira Hegoak Elkartearen programen funtsa, horregatik, etxabe eta festetara ere luzatzen da bere esku hartzea, lan sareak sortzen komunitateko eragileekin batera, fenomeno hau eta honen inguruan izan daitezken lanak bateratzeko eta gehigarri izan daitezen.
2016an lehenengo aldiz hurbildu zen Iruñako San Ferminetako jai gunera, eta horrela, bermatu zen festa handi hauetan egotea, izan ere talde eragileen eskakizuna izan zen eta emaitza oso aberasgarriak jaso ziren, Iruñako Udalak finantziatuta. Aurreko urtean, ekintza honi jarraipena eman zitzaion eta festa hauetako egun guztietara zabaldu zen esku-hartzea, eta horrela, emaitza oso positiboak jaso ziren eta sare lanak indartu ziren eragile komunitarioekin.
Hegoak elkartearen festa giroetan esku hartzeko programa indartzen joan da azken urteotan, ekimen honekin eta Iruñerriko beste hainbat herrietan aspaldi ematen ari zaion jarraipenari esker, izan ere, Barañain, Burlata, Antsoain, Noian eta beste hainbat herritan urtero egiten da esku-hartze hau. Zer esanik ez Nafarroako beste herrietan; Lizarra, Lesaka, Lakuntza, Altsasu, Mendavia, etab.en Gizarte Zerbitzuek eskatuta.
Haurten, Iruñako Udalak lagunduta, auzoetara zabalduko da Hegoaken Prebentzio Programa, eta auzoko eragile komunitarioekin elkarlanean adostuko dira auzo bakoitzean landuko diren ekimen zehatzak.
Eragile komunitarioekin koordinazioa ezinbestekoa da, izan ere hauek dira auzoko errealitaterako erreferentzia, horrela Hegoakek aisialdi espazioetan landu daitezken jardueren proposamena zabaltzen die beraiek erabaki dezaten jardueren egokitzapena.
Hortaz, Iruñako hamar auzoetara zabalduko dira Hegoaken hitzaldi eta tailerrak, gazteei zuzenduta eta aldi berean beste ekimenak lantzeko aukera ere badago; hala nola barra egiten duten pertsonekin hausnarketa alkoholaren inguruan, jai arduratsuen inguruan gogoeta egitea, etxabeetara hurbiltzea kontsumo arduratsuaren gainean eztabaidatzeko, gazte bitartekaritza, etab. honen helburua da, auzo mailan drogekin erlazionatutako arazoen prebentzioa sustatzea gazte taldeen adinaren arabera antolatutako proposamenen bitartez, prebentziorako prozesua izan dadin fenomeno honekin erlazionatuta dauden hainbat kontuen inguruko hausnarketaren bultzatzailea, eta modu honetan festen aurretik hausnarketa prozesuak lantzea eta festetan bertan, Hegoaken hain ezaguna den “Druida Gunea”-rekin ikuspegi orokor bat emateko.
Hortaz, Iruñako auzo guztietan ekimen desberdinak antolatuko dira, talde komunitarioekin harremanetan eta eragileekin koordinazioan auzoko errealitateari egokituta. Esaterako, Sanduzelai eta Txantreako auzoan Druida Gunea garatu zen, eta Iturraman Druida Guneaz gain, hitzaldi bat prestatuko da gazteei zuzenduta, eta beste auzotan etxabeetara hurbilduko da, gurasoekin tailerrak emango dira etab.
Beraz, kontsumo arduratsua nagusituko da aurten Iruñan eta Iruñerrian, eta aurreko urtean izan bezala, Barañainen ere, Druida Gunea egingo da “festa osasuntsuen kanpainaren lelopean”.