INTERNATIONAL DRUG CHECKING DAY

Erabiltzailearen aurpegia hegoak 2017ko mar. 27a, 18:48

INTERNATIONAL DRUG CHECKING DAY EDO DROGEN ANALISI ZERBITZURAKO EGUN INTERNAZIONALA Arrisku eta kalteen murrizketan lanean dihardugun elkarteok, drogen politika publikoen euskarria eta egokitzapena eskatzen ditugu. Horrela sortu da International Drug Checking day datorren martxoak 31an, edo substantzien analisi zerbitzurako nazioarteko eguna. Aldarrikapen honekin eskatzen da, drogen analisirako zerbitzuen garrantzia eta beharra, izan ere, NBE-k bere 60. saioa antolatu du martxoaren 13 eta 17rako Vienan (Austria). Eta horren harira, elkarte desberdinok paraleloan sortu dugu “Drogen analisirako zerbitzuak: osasun publikoa eta segurtasunaren hobekuntzan”.

Droga-kontsumoa izan da, gaur egun ere izaten da eta ezin dugu ukatu errealitate sozial aldakorra izango dela, horregatik ikerketa eta birziklatze jarraituaren beharra du, kontsumoarekin erlazionatutako arazoen prebentzioan lan egin nahi bada.

Horregatik, arrisku eta kalteen murrizketaren estrategiaren funtsezko garrantzia goraipatzen dugu, eta Osasun Publikoaren  prebentzio-abordatze guztietan integratzea beharrezkoa iruditzen zaigu,  prebentzio eredu globalagoa denez gero, baimentzen eta errazten du arrisku-egoeran dauden taldeenganako hurbilketa eta gertutasuna.

Ikuspegi hau aurreratzen da kontsumoarekin erlazionatutako arazo larrietara, eta arazo hauek aurkezten ez dituzten pertsona kontsumitzaileekin lan egiten du, izan ere osasuna zaintzeko baliabideei buruzko informazioa eskatzen dute. Substantzia ilegalen kontsumitzaileen populazioa ere, arduratzen eta interesatzen da osasunaren babesagatik, drogak kontsumitzea ez delako zaintzearen aurkakoa.

Arrisku eta Kalteen murrizketa hizpide izanda, gure errealitatearen 90%ra iristen gara, izan ere, adin goiztiarretan kontsumoen prebentziotik eta mendekotasunezko kasuetan, tratamendu espezializatuak eskaintzen dituzten zerbitzuekin koordinazioan gaude.

Jakina denez, eredu hau gizarte talde zehatz batengana zuzentzen da, baina aldi berean baieztatzen dugu honekin iristen garela beste modu batean inolako zerbitzuetara joko ez luketen kontsumitzaileei, honenbestez hein handi batean ekidin daitezke ondorengo tratamendu posibleak.

Hau guztirako, arrisku eta kalteen murrizketa integratu behar da drogen politika publikoetan, koordinazio jarraitu eta estuan ikuspegi honekin lan egiten dugun elkarteekin, baita diru-laguntza eta euskarri teknikoa ere, prozesu hauen lan ona eta jarraipena ziurtatzeko, droga kontsumoaren fenomenoan esku-hartzeetako koherentziaz gain, inplikatutako eragileen artean.

Gainera, beharrezkoak dira erabiltzaileengana hurbiltzeko zerbitzuak, erabakien errespetua eta konfiantza izanik abiapuntua bakoitzak bere osasuna kudeatu eta zaindu dezan.

Hegoak elkartea eta filosofia bereko elkarte hauetan ezinbestekoa da substantzien analisia eskaintzea eta konfiantzazko erlazioak sortzea, sinesgarritasuna baimentzen dituelako kontsumitzaileek komunitatean aurki ditzaketen zerbitzuetan, honela esku-hartzeen arrakasta bermatuz. Bestalde, arrisku handiagoko substantzien detekzioa errazten du baita alertak sortzea eta populazio honi helaraztea, interesatua eta kontsumitzaile izateagatik arriskuak izaten dituena. Merkatu ilegal honen barruan, substantzien analisirako zerbitzuak posibleak eta beharrezkoak dira drogen politiketan, eta horretarako ezinbestekoa da borondatea batzea administrazioen aldetik, fenomeno honetan lanean dihardugun GKE-ekin, baita kontsumo esparru hauetan dagoen aisialdirako sektorearekin ere.

Ondorioz, nabarmentzekoa da arriskuak murriztea informazio objektiboa eskaintzetik, hausnarketak eta heziketa prozesuak sortzetik eta substantzien analisia egitetik haratago doa, espazio ziurren sorrera ere baimentzen du, eta komunitatearen inplikazioa beharrezkoa da bere osotasunean helburu guzti hauek lortzeko. Nabarmendu nahi dugu arrisku eta kalteen murrizketak duen alderdi komunitarioaren balio erantsia, kontsumitzaileak baita haiekin harremanetan dauden profesionalak inplikatzea baimentzen du.

Hau guztia dela eta, substantzien analisirako zerbitzuak inoiz baino beharrezkoagoak dira!

Drug Checking-aren edo substantzien-analisirako zerbitzuen garrantzia errebindikatzeko nazioarteko egun honekin, lanean dihardugun pertsona erabiltzaileekin, droga edo substantziaren ezaugarriak eta hauen efektuen eta arriskuen gaineko ezagueren baita hauek murrizteko jarraibideen gainean, hausnartzeko garrantzia goraipatu nahi dugu.

Azken batean, droga bat kontsumitzeak arriskuak dakartza, baina kontsumoa baldintzatzen duten faktoreak kontutan izaten baditugu, hauek murriztu ditzakegu.

Beraz, sentsibilizazioa eta ezagupenak konpartitzeko ekimen honi batzen gara, Arrisku eta kalteen murrizketa aberasteko.

#IntDrugCheckingDay #JustSayKNOW

 

 

 

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!