Iosu Alfaro, biologoa: "Ekuadortarrek erabaki dute Amazoniako Yasuni parkeko petrolioa ez ustiatzea"

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 29a, 12:02

Iosu Alfaro biologoa eta hezitzaileak gogoeta interesgarri egin du David George Haskellen "Zuhaitzen abestiak" liburua eta Ekuadorreko petrolio ustiaketaren inguruko galdeketa lotuz. 

Herri indigenek eta ingurumenaren aldeko mugimenduek azken hamar urteetan Ekuadorko Estatuarekin izandako borrokak bere fruituak eman ditu: historian lehen aldiz, herri galdeketa batek erabaki du Yasuni parke nazionalean dagoen ITT-43 blokeko petrolio gordina lurpean gera dadin.  Waorani etniakoek esan zuten baiezkoaren alde bozkatuko zutela, argudiatuta petrolio putzuek ez dutela lagundu beren komunitateen garapenean. Petroecuador estatuaren petrolio enpresa 2016an hasi zen petrolioa ustiatzen.

Yasuniko Parke Nazionala Amazoniako eskualdean dago, Orellana eta Pastaza probintzien artean, Ekuadorko hiriburutik 250 kilometrora. Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak biosfera erreserba izendatu zuen Yasuni parke nazionala, 1989an, eremuak zuen aberastasun natural eta kulturalagatik. Unescoren arabera, munduan metro koadroko bizi aniztasun handiena duten eremuetako bat da Yasunikoa. Gainera, hainbat etnia indigenaren bizilekua ere bada; hain zuzen, haietako batzuk borondatez bakartuta daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!