Bazterketa sozialari aurre egin eta kolektibo zapalduak ahaldundu asmo dituen Tatrodix jaialdiak bere bosgarren edizioa ospatuko du urriaren 4tik 19ra, Iruñean. Hogei jarduera baino gehiago eskainiko ditu, hala nola, sormen laborategiak, mintzaldiak, tailerrak eta, bistan dena, antzerki emanaldiak.
Edizio berri horrek begirada nazioartean eta anitzetan tabu diren arazo sozialetan kokatuko du begirada. Gainera, aurten, mundu mailako antzerki sozial eta komunitarioaren adierazlerik handienetako biren partaidetza izanen du Teatrodixek. Batetik, Sangoy Ganguly indiarra, Jana Sanskriti zapalduen antzerkiaren zentroko zuzendaria, aurrez aurre izanen da Iruñean «zapalduen antzerkia» deritzonaren inguruko ikastaro intentsiboa eskaintzeko. Bestetik, Wajdi Mouwad libanoarra eta Pariseko Théâtre national de la Colline zentroko zuzendaria ere presente izanen da jaialdian, sinbolikoki bada ere, Gazako sarraskia hizpide hartzen duen 'Todos Pajaros' antzezlanaren bidez.