43 urteko gizonezko bat hil da asteazken goizean NA-132 errepidean, 30. kilometroan, Tafallan. Furgoneta batek eta uzta biltzeko makina batek talka egin dute ezbeharrean eta furgonetaren gidaria zendu da istripuan. Goizeko 09:00etan jaso du istripuaren berri SOS Nafarroako larrialdi zerbitzuak.
Larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin 43 urteko gizonezkoa ibilgailuan harrapatuta geratu delako eta tokian bertan hil da. Uzta biltzeko makinaren gidaria onik atera da. Tafallako parkeko suhiltzaileak, inguruko guardiako talde medikoa, oinarrizko bizi-euskarria duen anbulantzia bat eta Foruzaingoaren Tafallako komisariako Bide Segurtasuneko eta Herritarren Segurtasuneko patruilak.
Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egiteko eta bitartean istripuaren arrazoiak eta dinamika ikertzen ari dira.