Xabier Martinez de Lezea (IKA): “Ikasleei motxila bete gogo etortzea eskatzen diegu”

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 17a

IKAko euskaltegietan euskara ikasteko matrikulazio epea zabalik dago. Irailaren 29an hasiko da ikasturte berria

Iraila klasera itzultzeko hilabetea da. Txikiak izan ziren lehenengoak, gazteek ere ikasgeletarako bidea hartu dute eta euskara ikasle helduen txanda iristear da. Orain da momentua euskaltegietan izena emateko eta gure hizkuntza ikasi edota freskatzeko. Baita IKA euskaltegietan ere.

Irailaren 29an hasiko da ikasturte berria. Entrenatu euskara lelopean, izena emateko epea jada irekita dago. “Maila guztiak eskaintzen ditugu, ordutegi guztietan”, aurreratu digu Xabier Martinez de Lezeak IKAko kideak. Berritasunen artean, A1 mailan matrikulatutako ikasleentzako Euskarabidearen laguntzak %100erainokoak izan daitezkeela. A2 eta C1 bitarteko mailetan berriz, Euskarabidearen laguntzak %80rainokoak izan daitezke. Nafarroako udalek ere laguntzak ematen dituzte. Kasu gehienetan Euskarabideak ematen dituen laguntzak eta udaletakoak bateragarriak izaten dira.

Aurtengo ikasturteko matrikulazioaren inguruko informazio guztia campion.ikas.eus webgunean aurkituko duzue.

Guardasola saioan, Xabier Martinez de Lezea IKAko kidea izan dugu detaile guztiak kontatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!