Raul Imaz: “4.300 kilometro egin ditut bizikletan euskal etxeetatik barna”

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 16a

Kaliforniatik Boiserako bidea bizikletaz egin du Raul Imazek hiru hilabetez. Helburua, Estatu Batuetako Euskal Etxe desberdinak bisitatzea

Bizikleta bidaien zale sutsua da Raul Imaz. Eta azkeneko hilabeteetan erronka handi eta ederra izan du: Ameriketako Estatu Batuetan sakabanatuta dauden Euskal Etxeak bizikleta bidaia bakar batean lotzea. Maiatzaren lehenean hasi zuen bere abentura zirraragarria Imazek Los Angelesen, eta helmuga Idahoko Estatuan dagoen Boiseko euskal jaialdia izan zuen. Bost urtetik behin ospatzen da eta Ameriketako Estatu Batuetako euskal komunitatearen bilera handiena dena.

Guztira, 4.300 kilometro baino gehiago egin ditu bizikleta gainean, mendebaldeko Euskal Etxe guztiak lotzen. Guardasola saioan izan dugu Raul Imaz esperientziaren berri ematen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!