Siria, Yemen, Birmania, Sahara, Ukrania, Palestina... hala hasten da antzezlanaren teaserra. Edonon, mundu osoan zehar, gerrak pizten dira egunero eta luze irauten dute. Bake lehorraren abiapuntua hori bera da, Amorebietako Ituna (1872) aitzakiatzat erabilita.
2022an Amorebietako Itunaren 150. urteurrena bete zen aitzakiarekin Patxo Telleriak Bake lehorra idatzi eta zuzendu zuen. Antzezlanak gertaera historiko hura ahanzturatik atera eta gaur egungo begiradapean jarri du aztergai. Euskal Herriaren historiarako ezezaguna bezain garrantzitsua izan zen Bigarren Karlistaldian kokatzen den gertaera da. Historizismotik urruntzen da kontakizuna, eta arlo humanoan eta emozionalean zentratzen da.
Amorebietako Ituna sinatu zen mahai da antzezlanaren ardatz eta hirugarren protagonista: eszenaratzearen ardatza, zehazki. Patxo Telleriaren iritziz, “oso eszenografia sinplea da baina aldi berean oso sinbolikoa da”.
Telleria zuzendari, eta aktore lanetan, Aitor Borobia eta Aitor Fernandino. Ikuskizuna arratsaldeko 20:00etan izango da, Gaiarren, eta sarrerak zortzi euroan eskuratu daitezke; lau euroren truke gazte txartelarekin.