SANFERMINAK 2024

Javier Mangado: "Ezkilen bitartez iragartzen ditugu bestak"

Euskalerria Irratia 2024ko uzt. 11a, 08:42

Iruñeko katedraleko ezkilen bitartez iragartzen dituzte sanferminak eta baita bestelako ospakizunak ere. Urtean 45 aldiz jotzen dituzte kanpaiak. Bisita gidatuak ere eskaintzen dituzte dorreak ikusi eta bestelako instalazioak ezagutzeko. 

Dorrea eraikitzeaz bukatu aurretik iritsi zen kanpaia Iruñera. Mugitu ezin dago ordutik. "Espainiako gainerakoekin alderatuta, jotzen den handiena da. Toledokoa handiagoa da, baina hondatua dago. Europan ere handienetakoa da", azaldu du Javier Mangado ezkila jotzaileak. "Bi lagunen artean jo behar da eta ezin da bolteatu.10 tonako pisua du", esan du.

Iruñeko katedraleko ezkila urtean 45 aldiz jotzen dute. "Igarleak gara. Txupinazioa baino lehen guk iragartzen dugu hori. Besten bezperak iragartzen ditugu. Sanfermin egunean ere jotzen dugu. Gero, ez dugu beste funtziorik festa hauetan", adierazi du Mangadok. Sanferminetaz haratago festa nagusietan, Elizarekin loturikoetan… jotzen da ezkila. Urrian esaterako astero jotzen dela jakinarazi du.

Bisita gidatuak ere egiten dituzte. "Interesa duenak katedralera hurbildu eta galdetzea dauka: museoak antolatzen ditu bisitaldiak. Sarrerak bertan eskuratu daitezke. Bi dorreak eta beste hainbat toki eta instalazio bisita daitezke. Egunero egiten dira, sanferminetan ez beste egunetan", ohartarazi du Mangadok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!