Arantxa Caminos (Lantxotegi): “Begietara begiratzen baduzu arrazakeria ez da existitzen”

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 7a

Kabia migratzaileen eta tokiko pertsonen arteko topaketak sustatzen dituen proiektu komunitarioa da. Espazio seguruak bermatuz, trukaketa kulturalak eta sare komunitarioan parte hartzea sustatzea dute helburu

Lantxotegi gizarte-inklusio osasuntsua bultzatzea, batez ere gazteen artean, helburu duen elkartea da. Gazte migratzaileen beharrei erantzunteko asmoz 2022an Kabia integrazio-programa martxan jarri zuen. Arantxa Caminos Garcia, elkarteko langilearen hitzetan, "migratzile gazte asko zeuden babes sarerik gabe, komunitatea edo hiria ez zuten ezagutzen eta kultura ere ez".

Errealitate honen aurrean, migratzaileen eta tokiko pertsonen arteko topaketak sustatzeko eta aisialdirako espazio amankomunak sortzeko helburuarekin garatu zuten proiektua. Hori lortzeko bidean hiru jarduera garatzen dituzte: harrera kuadrilak, pertsonen arteko loturak eraikitzeko lehen urrats gisa, tandem kulturalak eta topaketa komunitarioak. Sortu diren elkargune horietatik, hasiera batean aurreikusten ez zituzten, ekimen eta proiektu ezberdinak abiatu dira ere, haien artean, batukada edo antzerki taldea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!