Irailean Gaiarre antzokian estreinatuko duen '3 elementos' ikuskizuna aurkezteaz gain, irabazi berri duen sariaz hitz egitera etorri da Hodei Domingo Guardasola saiora. Izan ere, Magia orokorreko Espainiako saria eskuratu du. Urtebetez sorkuntza eta garapen lan handia egin ondoren helburua lortu du: "Ideia zen truko tradizional bat metodo guztiz berritzaile batekin egitea. Bertara joatea eta magoak harritzea eta lortu genuen".
Hamar urteko ibilbide profesionala egin du dagoeneko Hodeik. Adin guztietako publikoari zuzendutako ikuskizun hurbilak eta sentikorrak proposatzen ditu: "Saiatzen naiz haur eta helduentzako ikuskizunak izatea, denak parte eta garrantzitsuak sentitzea".
Amaieran, urrez aurre Hodei magoaren trukoetako bat bizitzeko aukera izan dugu.