Liburu libreak erakusketa Pilategian dago ikusgai

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 24a, 21:17

Kontxesi Vicente artista eta Bakarne Atxukarrorekin hitz egin dugu Atarrabiako Pilategian, urtarrilaren 10era arte, ikus daitekeen erakusketa honetaz. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara zabalik. 

LIBURU LIBREAK

 

Erakusketa honetan, sorkari paregabe eta bereziez gozatzeko aukera izango da. Hainbat artistak lan hauek garatu dituzte, gazte-literatura klasikoan oinarri hartuta. Lan horiei behatuta, bakoitza zein eleberriri dagokion ikus daiteke. Istorio horiek irakurtzeko edo berriro irakurtzeko gonbidapena da, pertsonaiak, animaliak, lekuak, egoerak eta giro bereziak irudikatzera bultzatzen dutenak, eta bai literaturaren eta lan artistikoaren arteko elkarrizketa sortzera ere. Unitate bat eratzen duten bi modutara kontatutako istorio berbera, dualtasun zaindua eta sendoa.

Artista bakoitzak Nuevo Auriga bildumako liburuki bat irakurtzeak hasten duen sortze-prozesua da. Katalogotik kanpo utzitako liburuak, garbiketa-lanen ondoriozkoak, Blanca Esther Iriarte Burlatako Haur Liburutegiko liburuzainak erakusketa honen sustatzaileari eskaini dizkionak, sorkuntza artistiko baterako.

Eleberri horien balioa nabarmentzeko, liburu horiek eskultura, liburu-objektu, pop up book, argazki… bihurtzeko eraldatzeko modu bat ekarri du egitasmo honek, aukera berri bat emanez, haietako bakoitzaren gainean esperimentazio artistikoa eginda, eta artelan txiki bihurtuz, liburua berreskuratuta objektu gisa eta kontatzen duen istorioa.

 

Proiektuan parte hartu duten artistak:
Itziar Alforja, Fernanda Álvarez, Eva Morant, J.M. Ascunce, Lola Azparren, Puri Bermejo, Irene Cabañas, Blas Campos, La Chincheta Bruna (Sonia Ilzarbe eta Eneko Pérez), Alba García González, Txema Goldaratz, Raquel Inglés, Josan López de Pariza, Gonzalo Nicuesa, Alicia Otaegui, Paco Polán, Marijose Recalde, Fabiola Ruiz, Juan Sukilbide, Elur Ulibarrena, Hector Urra, Lourdes Urricelqui eta Kontxesi Vicente Isiegas.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!