SANFERMINAK 2025

Autobus geltokitik hasiko du dantza erraldoien konpartsak

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 12a, 08:50

Goizeko 09:30ean aterako da kalera konpartsa.

Autobus geltokia izan da bart gauean erraldoien gordeleku eta handik abiatuko dute gaurko ibilbidea, goizeko 09:30ean. 

Autobus-geltokitik aterako da konpartsa. Bakearen plaza zeharkatu, Olibeto Kondearen etorbidetik igaro eta Tutera kalea, Zaragozako etorbidea, Leire, Bergamin, Arrieta, Amaia, Leire eta Aralar kaleetan zehar ibiliko dira.

11:00etan atsedenaldia egingo dute Eskolapiosen. Aralar, Teobaldoen kalea, Erriberri, San Fermin, Bergamin, Galizia etorbidea, Foruen plaza, eta amaiera, autobus-geltokian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!