SANFERMINAK 2025

Bertan behera haur eta gazteentzako jarduerak euriteen arriskuagatik

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 11a, 14:07

Menudas Fiestas, Birjolastu eta Kirolari Sport Kids haurrentzako eta familientzako guneetako arratsaldeko jarduera etetea erabaki du Iruñeko Udalak.

Su artifizialak ere bertan behera geratzeko arriskuan daude baina oraindik ez dute erabaki ofizialik hartu.

Arratsalderako iragarri dute ekaitza eta Iruñeko Udalak haur eta gazte guneetako programazioa bertan behera uztea erabaki du. Menudas Fiestas, Birjolastu Juego Rejuego eta Kirolari Sport Kids taldeetako haurrentzako eta familientzako guneetako arratsaldeko jarduera etetea erabaki du. Era berean, Foruen plazako Zona Gaztea, auzoetako jarduerak eta Ardantzeta Dantza Taldearen emanaldia ere, Sarasate pasealekuan 19:00etan egitekoa zena bertan behera geratu da.

AEMETek iragarri duenez, abisu laranja 16:00etan hasten da eta arratsaldeko azken orduan prezipitazioak izateko arrisku handia dago. Hori dela eta, 18:00 edo 19:00etan hasi eta arratsaldean garatzen diren gune horietako jarduerak bertan behera geratu dira.

Su artifizialak ere bertan behera geratzeko arriskuan daude baina oraindik ez dute erabaki ofizialik hartu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!