SANFERMINAK 2025

Mikel Juaniz eta Jose Luis Larraburu (La Pamplonesa): “Jende xelebrea hurbiltzen zaigu dianetara, baina beti errespetuz”

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 10a, 13:04

Goiz, arratsalde eta gauez aritzen dira kalez kale La Pamplonesa bandako kideak. Eguna dianekin hasten dute, aurten gainera, ibilbidea iragartzen dute aldez aurretik.

Txupinazoa jaurtitzen den momentuan bertan hasten dira La Pamplonesaren sanferminak, Biribilketa jotzen dute udaletxeko ateak zabaldu aurretik. “Guretzako momentu hunkigarria eta polita da, udaletxeko atarian plaza jendez beteta ikusten duzu eta izugarria da momentu hori”.

Jaietako beste unetxo bat dianak dira. “Jende xelebrea hurbiltzen zaigu dianetara” jende esnatu berria, goiz esnatu dena eta kanpotarrak elkartzen dira hor. Errespetuz tratatzen dutela aitortu dute eta gustura egiten duten ekitaldia da. Ibilbideak iragartzen hasi dira berriki eta ondorioz, jende gehiago hurbiltzen zaiela iritzi diote.

Errepertorioa berritzeko tarterik ez du bandak. “Saiatu izan gara baina jendeak ez du nahi”, betiko kantuak eskatzen dizkiete.

Egunsentitik iluntzera arte egin dezakezu topo La Pamplonesarekin egunotan. Hala ere, “bakoitzak baditugu bi egun libre musika banda orekatuta egon dadin”, azaldu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!