Uztailaren 10eko su artifizial guztiek eztanda egin zuten aldi berean. Atzokoa “izugarria” izan zela dio Pagolak. Erregistroak daudenetik denetarik gertatu izan dela aitortu du Pagolak.
Estreinaldia zuen atzo Andrea Lopez iruindarrak eta harentzat gertatutakoa tristea den arren, “jendea askori gustatu zitzaion”, dio Pagolak. “Ordenagilu bitartez programatzen da su festa”, azaldu du. Diseinatu ondoren, ordenagailu nagusi batetik ematen zaio agindua, automatikoki.
Epai mahaian zegoen atzokoan Pagola eta hasi eta berehala ohartu ziren akatsen bat zegoenaz. “150 modulu zeuden atzo eta modulu bakoitzetik jaurtitzen dira suziriak”. Hala ere, ordenatutako bloketan jaurti ziren. Izan ere, lehenbizi su gorri eta txuriak jaurti eta ondoren berdeen txanda dela azaldu du Pagolak.