“Mikel Zabalzaren aitortza albiste ona da, berandu badator ere”

Juan Kruz Lakasta 2022 mar 01 Nafarroa

Entzutekoak

Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin dio Mikel Zabalza zenari haren jaioterrian, Orbaiztan, eta haren senideei Guardia Zibilak torturapean hil zuela dioen txosten ofiziala eman dio. Aitortza hori albiste ona dela uste dute Gara egunkariko Martxelo Diazek eta Berria berripapereko Joxerra Senarrek, gaur Metropoli Foraleko Kazetarien Solasaldian azaldu dutenez.