Kazetarien Solasaldia

“Mikel Zabalzaren aitortza albiste ona da, berandu badator ere”

Juan Kruz Lakasta 2022ko mar. 1a, 11:25

Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin dio Mikel Zabalza zenari haren jaioterrian, Orbaiztan, eta haren senideei Guardia Zibilak torturapean hil zuela dioen txosten ofiziala eman dio. Aitortza hori albiste ona dela uste dute Gara egunkariko Martxelo Diazek eta Berria berripapereko Joxerra Senarrek, gaur Metropoli Foraleko Kazetarien Solasaldian azaldu dutenez. 

Bi kazetariok, halaber, Nafarroako segurtasun indarren eta eskuin muturraren biktimen legeari epaileek ezarririko mugak salatu dituzte, baita egun foru parlamentuan lantzen ari den bizikidetza planean tortura aipatua ez izatea ere.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!