Navarra Suma koalizioa amaitutzat eman dute biok. “Navarra Suma hilotz politiko bat da” laburbildu du Senarrek. Orain gakoa da zer gertatzen den UPNrekin. “Zer izan nahi duten erabaki behar dute, alderdi erregionalista bat, Madrilen agintzen duenarekin akordioak lotzen dituena, ala PPren adarra Nafarroan”, azaldu du Fernandezek. Esan gabe doa eztabaidak tentsio handiak eraginen dituela UPNren barruan.