Ostirala, azaroak 26



17:30

Kerity: Ipuinen Etxea

Txantreako Salestarrak, Iruñea | Haurrentzako zinea

Natanaelek laster beteko ditu zazpi urte, baina oraindik ez daki irakurtzen. Izeba Eleonorrek munduko ipuin-bildumarik baliotsuena oinordetzan uzten dionean, Natanaeli ez zaio batere gustatzen. Hala ere, ipuin guztiek sekretu miresgarri bat gordetzen dute: gaua iristean, Alice, Sorgin Gaiztoa edo Kako-oker Kapitaina bezalako pertsonaiak euren liburuetatik irteten dira. Alegiazko pertsonaia horiek arrisku larrian daudela jakinaraziko diote Natanaeli. Betirako desagertzeko zorian daude, baita hainbat belaunaldietan zehar umeek miretsi izan dituzten istorio liluragarriak ere. Natanaelek bere lagun berriak eta euren istorioak salbatu nahi baditu, arrisku handi eta abentura ikaragarriei aurre eman beharko die. Denak salbatuko dituen esaldi magikoa garaiz irakurtzeko gai izango da?

Kerity: Ipuinen Etxea Txantreako Salestarrak

Natanaelek laster beteko ditu zazpi urte, baina oraindik ez daki irakurtzen. Izeba Eleonorrek munduko ipuin-bildumarik baliotsuena oinordetzan uzten dionean, Natanaeli ez zaio batere gustatzen. Hala ere, ipuin guztiek sekretu miresgarri bat gordetzen dute: gaua iristean, Alice, Sorgin Gaiztoa edo Kako-oker Kapitaina bezalako pertsonaiak euren liburuetatik irteten dira. Alegiazko pertsonaia horiek arrisku larrian daudela jakinaraziko diote Natanaeli. Betirako desagertzeko zorian daude, baita hainbat belaunaldietan zehar umeek miretsi izan dituzten istorio liluragarriak ere. Natanaelek bere lagun berriak eta euren istorioak salbatu nahi baditu, arrisku handi eta abentura ikaragarriei aurre eman beharko die.

Denak salbatuko dituen esaldi magikoa garaiz irakurtzeko gai izango da?


19:00

Latinoamerikaren zain urratuak

Katakrak, Iruñea | Liburu aurkezpena

Eduardo Galeano - Zainak idatzi nuen besteen ideiak eta bizipen propioak hedatzeko asmoz, horiek apika apur bat lagundu dezaketelako, bere neurrian, betidanik atzetik ditugun galderak argitzen: Latinoamerika ote da irainera eta pobreziara kondenatutako munduko eskualde bat? Nork kondenatua? Jainkoaren errua, naturaren errua? Klima itogarriak, azpiko arrazak? Erlijioak, ohiturek? Zorigaiztoa ez al da izango historiaren ondorioa; gizakiek egina eta gizakiek, ondorioz, desegin dezaketena?Iñaki Alegriaren itzulpena

Latinoamerikaren zain urratuak Katakrak

Eduardo Galeano - Zainak idatzi nuen besteen ideiak eta bizipen propioak hedatzeko asmoz, horiek apika apur bat lagundu dezaketelako, bere neurrian, betidanik atzetik ditugun galderak argitzen: Latinoamerika ote da irainera eta pobreziara kondenatutako munduko eskualde bat? Nork kondenatua? Jainkoaren errua, naturaren errua? Klima itogarriak, azpiko arrazak? Erlijioak, ohiturek? Zorigaiztoa ez al da izango historiaren ondorioa; gizakiek egina eta gizakiek, ondorioz, desegin dezaketena?

Iñaki Alegriaren itzulpena


20:00

Kerobia: 20 Urte

Baluarte, Iruñea | Kontzertua

Kerobia talde nafarrak 20. urteurrena du. Zortzi urte baino gehiago igaro dira bere Supernova azken argitalpenetik, Supernova, crowfunding-a erabiliaz.  Zure pangearen hitzaldi kartografikoa edo Birak bezalako abesti hunkigarriak izan ziren taldeak zaleei eskeini zizkien azkeneko singleak. ¿Gogoratzen al duzu?    Kerobiak bere ibilbidea zein bidetatik egin nahi zuen erakutsi zuen Rose Escargoten unibertsoa sortuz. Esnatu naiz bezalako kantuak proposatu zituen taldeak pop ekoizpen bizia, indartsua eta gutxi axolagabe utzi zituenarekin. Gero etorriko zen Kerobiaren Trilogía, edukiontzietan oinarrituta: Materia organikoa eta gainerakoak, Papera eta kartoia eta Ontziak, ordurako bere zigilupean eta creative commons lizentziekin.   2021 honetan, eszenatokietan izerdia botatzea erabaki dute. Askoren ustez inoiz utzi behar izan ez zuten espaziora bueltatuko da boskotea, taulagainera alegia. Sorpresaz beteriko urte hau musikarientzat eta euren jarraitzaileentzat garrantzitsua denarekin amaituko da: hiru emanaldi emango ditu taldeak, Kerobiaren lagun eta jarraitzaileak elkartzeko. Eta beraiek dioten bezala, Kerobiaren Konstelazioa marrazten jarraitzeko.

Kerobia: 20 Urte Baluarte
Kerobia talde nafarrak 20. urteurrena du. Zortzi urte baino gehiago igaro dira bere Supernova azken argitalpenetik, Supernovacrowfunding-a erabiliaz.  Zure pangearen hitzaldi kartografikoa edo Birak bezalako abesti hunkigarriak izan ziren taldeak zaleei eskeini zizkien azkeneko singleak. ¿Gogoratzen al duzu? 
 
Kerobiak bere ibilbidea zein bidetatik egin nahi zuen erakutsi zuen Rose Escargoten unibertsoa sortuz. Esnatu naiz bezalako kantuak proposatu zituen taldeak pop ekoizpen bizia, indartsua eta gutxi axolagabe utzi zituenarekin. Gero etorriko zen Kerobiaren Trilogía, edukiontzietan oinarrituta: Materia organikoa eta gainerakoak, Papera eta kartoia eta Ontziak, ordurako bere zigilupean eta creative commons lizentziekin.
 
2021 honetan, eszenatokietan izerdia botatzea erabaki dute. Askoren ustez inoiz utzi behar izan ez zuten espaziora bueltatuko da boskotea, taulagainera alegia. Sorpresaz beteriko urte hau musikarientzat eta euren jarraitzaileentzat garrantzitsua denarekin amaituko da: hiru emanaldi emango ditu taldeak, Kerobiaren lagun eta jarraitzaileak elkartzeko. Eta beraiek dioten bezala, Kerobiaren Konstelazioa marrazten jarraitzeko.

20:00

Rolan Gartzes & Bandatze

Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñea | Disko aurkezpena

Rock kontzertuetan topatuko duzu Rolan. Zalea da oso eta musikaz jardutea atsegin du. Gizon jantzia da musika kontuetan, egile zaharrak eta atera berriak bilatzen eta jarraitzen ditu, eta hori ez da gauza txikia kontuan izanik musikarien mundua musikarik entzuten ez duen egilez betetzen ari den honetan.Ohiz kanpoko ibilbidea egin du bere diskoekin eta zuzenekoekin. Sindrome bat eta horrek ekartzen dituen ajeak saihestea lortu du: english-aren eremuan murgildu eta miresten dituzten eredu distiratsuenen bidea jarraitzea erabaki dutenena, askotan maudit plantak eginez.        Konplexuek eragiten dituzten okerrak alde batera utzi eta etxean geratzea aukeratu du Rolanek, eta laketua dirudi. Hori da, ziur aski, mundu zabalera irteteko modu bakarra.Bidaia horretan kantak ondu ditu. Lehendik ere kanta sobera dagoela esan lezakete askok. Ez da gezurra, baina hauek bere-bereak dira. Ausardia erakutsi du gure poeten hitzak aukeratzeko orduan, eta onik atera da erronka horretatik, besteak beste, rockaren eta folkaren tradiziotik edanez sortu dituen doinu biribilei esker. Badu, gainera, askok bereziki eskertzen dugun zerbait: garbi,  efekturik gabe, ahotsari indarra emanez kantatzeko grina.Lotsarik gabe aritzen da bere kontzertuetan, konbentziturik eman dezakeen hoberena ematen ari dela. Egunen batean kalean topatu eta bere kantekin gozatu duzula esaten badiozu, burua pixka bat apaldu eta irribarrea izatera iristen ez den zerbait egingo dizu. Badaki munduan diren milaka musikari xumeetako bat dela, eta izar handia gabe ñimiñoen argia ere  zenbaitengana iritsi daitekeela arretaz begiratuz gero.

Rolan Gartzes & Bandatze Nafarroako Antzerki Eskola

Rock kontzertuetan topatuko duzu Rolan. Zalea da oso eta musikaz jardutea atsegin du. Gizon jantzia da musika kontuetan, egile zaharrak eta atera berriak bilatzen eta jarraitzen ditu, eta hori ez da gauza txikia kontuan izanik musikarien mundua musikarik entzuten ez duen egilez betetzen ari den honetan.

Ohiz kanpoko ibilbidea egin du bere diskoekin eta zuzenekoekin. Sindrome bat eta horrek ekartzen dituen ajeak saihestea lortu du: english-aren eremuan murgildu eta miresten dituzten eredu distiratsuenen bidea jarraitzea erabaki dutenena, askotan maudit plantak eginez.        

Konplexuek eragiten dituzten okerrak alde batera utzi eta etxean geratzea aukeratu du Rolanek, eta laketua dirudi. Hori da, ziur aski, mundu zabalera irteteko modu bakarra.

Bidaia horretan kantak ondu ditu. Lehendik ere kanta sobera dagoela esan lezakete askok. Ez da gezurra, baina hauek bere-bereak dira. Ausardia erakutsi du gure poeten hitzak aukeratzeko orduan, eta onik atera da erronka horretatik, besteak beste, rockaren eta folkaren tradiziotik edanez sortu dituen doinu biribilei esker. Badu, gainera, askok bereziki eskertzen dugun zerbait: garbi,  efekturik gabe, ahotsari indarra emanez kantatzeko grina.

Lotsarik gabe aritzen da bere kontzertuetan, konbentziturik eman dezakeen hoberena ematen ari dela. Egunen batean kalean topatu eta bere kantekin gozatu duzula esaten badiozu, burua pixka bat apaldu eta irribarrea izatera iristen ez den zerbait egingo dizu. Badaki munduan diren milaka musikari xumeetako bat dela, eta izar handia gabe ñimiñoen argia ere  zenbaitengana iritsi daitekeela arretaz begiratuz gero.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»