Ostirala, apirilak 19



19:00

'Bizkarsoro'

Civivox Jus La Rotxa, Iruñea | Zinea

Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. Arratsaldeko 19:00etan izango da emanaldia Arrotxapeako Civivoxean.

'Bizkarsoro' Civivox Jus La Rotxa

Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.

Arratsaldeko 19:00etan izango da emanaldia Arrotxapeako Civivoxean.


19:30

Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astiz: 'Enplego zoriontsu bat'

Civivox Iturrama, Iruñea | Poesia

Euskal literaturaren izen handietako bat da Gabriel Arestirena, eta neurrigabea da hark egindako ekarpena. Hamaika bider irakurri ditugu haren poemak, eta asko izan dira, belaunaldiz belaunaldi, haren testuak musikatzera jo duten musikariak ere. Baina hain ditugu ezagunak eta ikusiak haren testu eta abesti batzuk, ezen, tarteka, jadanik ez baitugu zer esaten duten ikusten ere. Eta, paradoxikoki, haren testuak irakurtzea eta haren kantak entzutea da arrisku hori saihesteko modurik ziurrena, eta hori da Eñaut Elorrieta musikariak eta Iñigo Astiz idazleak emanaldi honetan proposatzen dutena: Aresti irakurri eta Aresti entzutea. Gaur. Haren poemak eta haren kantuak eskainiko dituzte horretarako, euren ikuspegia ere aurkeztuz. Arratsaldeko 19:30ean, Iturramako Civivoxean, sarrerak 3 euroan.

Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astiz: 'Enplego zoriontsu bat' Civivox Iturrama

Euskal literaturaren izen handietako bat da Gabriel Arestirena, eta neurrigabea da hark egindako ekarpena. Hamaika bider irakurri ditugu haren poemak, eta asko izan dira, belaunaldiz belaunaldi, haren testuak musikatzera jo duten musikariak ere. Baina hain ditugu ezagunak eta ikusiak haren testu eta abesti batzuk, ezen, tarteka, jadanik ez baitugu zer esaten duten ikusten ere. Eta, paradoxikoki, haren testuak irakurtzea eta haren kantak entzutea da arrisku hori saihesteko modurik ziurrena, eta hori da Eñaut Elorrieta musikariak eta Iñigo Astiz idazleak emanaldi honetan proposatzen dutena: Aresti irakurri eta Aresti entzutea. Gaur. Haren poemak eta haren kantuak eskainiko dituzte horretarako, euren ikuspegia ere aurkeztuz.

Arratsaldeko 19:30ean, Iturramako Civivoxean, sarrerak 3 euroan.


20:00

Egun Motelak

Iruñea | Jaialdia

Egun Motelak Iruñeko musika kolektiboak bigarren jaialdia antolatu du. Apirilaren 19an, ostiralean, Aitzina tabernan izanen da arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Itzek, EZEZEZ eta Presidente indio taldeak eta Señora de mi casa eta Bihotza heartz DJak izango dira jaialdian. Sarrerak momentuan hartuko dira, bost euroren truke.

Egun Motelak

Egun Motelak Iruñeko musika kolektiboak bigarren jaialdia antolatu du. Apirilaren 19an, ostiralean, Aitzina tabernan izanen da arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Itzek, EZEZEZ eta Presidente indio taldeak eta Señora de mi casa eta Bihotza heartz DJak izango dira jaialdian.

Sarrerak momentuan hartuko dira, bost euroren truke.



18:00
20:00

Erakusketa: 'Landa eremukoa eta hurbilekoa'

Civican, Iruñea | Erakusketa

Nafarroako Kutxa Fundazioak Juan Carlos Pikabea margolari nafarraren Landa eremukoa eta hurbilekoa erakusketa hartuko du Civicanen, Aterpeak zikloaren barne. Nafarroa osoko paisaiak dira eraskusketa honetako protagonistak. Egileak azaldu bezala, Foru Erkidegoan barrena murgiltzen den ibilbide piktorikoa da, "gure ingurune hurbileko aberastasuna eta aniztasuna erakusten duena".

Erakusketa: 'Landa eremukoa eta hurbilekoa' Civican

Nafarroako Kutxa Fundazioak Juan Carlos Pikabea margolari nafarraren Landa eremukoa eta hurbilekoa erakusketa hartuko du Civicanen, Aterpeak zikloaren barne.

Nafarroa osoko paisaiak dira eraskusketa honetako protagonistak. Egileak azaldu bezala, Foru Erkidegoan barrena murgiltzen den ibilbide piktorikoa da, "gure ingurune hurbileko aberastasuna eta aniztasuna erakusten duena".



19:00
19:00

'Mendialdia', Berriozarko mendi zikloa

Berriozarko entzunaretoan, Iruñea | Jaialdia

Apirilaren 11tik 25era, ostegunero, proiekzioak, hitzaldiak eta pintxo-potea antolatu ditu Berriozarko mendi eskolak. Apirilaren 11n, 19:00etan, Labarga elkartean: Ander Zabalza García, ‘Xabier Ormazabal’ mendiko bekaren irabazlea: “Eskalada tradizionalaren aldarria: Bide berriak britainiar eta norvegiar uharteetan”. Apirilaren 18an, 19:00etan, Zulo Alai elkartean: Filma: “212 Mountains” (Luis Arrieta eta Xabier Zarranz) eta mahai-ingurua: Xabier Zarranz, Oihana Azkorbebeitia eta Asier Labairu. “Trail-running-aren gorakada eztabaidagai. Norantz goaz? ” Moderatzailea: Unai Ugartemendia. Apirilaren 25ean, 19:00etan, Berriozarko Entzunaretoan: ‘MendiAldia’ gala, lehiaketetako sariak emateko. Ondoren film-laburra: BKEren espedizioa 2024an Kaukasora; eta “Into the Ice” filma, glaziarrak ikertzeko Darwin mendikatera egindako euskal alpinismoaren espedizioari buruzkoa. Eñaut Izagirre izango dugu gurekin.

'Mendialdia', Berriozarko mendi zikloa Berriozarko entzunaretoan

Apirilaren 11tik 25era, ostegunero, proiekzioak, hitzaldiak eta pintxo-potea antolatu ditu Berriozarko mendi eskolak.

  • Apirilaren 11n, 19:00etan, Labarga elkartean: Ander Zabalza García, ‘Xabier Ormazabal’ mendiko bekaren irabazlea: “Eskalada tradizionalaren aldarria: Bide berriak britainiar eta norvegiar uharteetan”.
  • Apirilaren 18an, 19:00etan, Zulo Alai elkartean: Filma: “212 Mountains” (Luis Arrieta eta Xabier Zarranz) eta mahai-ingurua: Xabier Zarranz, Oihana Azkorbebeitia eta Asier Labairu. “Trail-running-aren gorakada eztabaidagai. Norantz goaz? ” Moderatzailea: Unai Ugartemendia.
  • Apirilaren 25ean, 19:00etan, Berriozarko Entzunaretoan: ‘MendiAldia’ gala, lehiaketetako sariak emateko. Ondoren film-laburra: BKEren espedizioa 2024an Kaukasora; eta “Into the Ice” filma, glaziarrak ikertzeko Darwin mendikatera egindako euskal alpinismoaren espedizioari buruzkoa. Eñaut Izagirre izango dugu gurekin.
Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»