Goiatz Labandibar da Bekatua eleberriaren idazlea, bere estreinako lana da. Zaldiko Maldikoko irakurle taldean izango dute hizpide, arratsaldeko 19:30ean Zaldiko Maldikon bertan.
Azken galdera amari ipuinaren kontaketa musikatua egingo du Manex Beristain Agirre egileak. Arratsaldeko 19:30ean, Karrikiri elkartean.
Nafarroako Kutxa Fundazioak Juan Carlos Pikabea margolari nafarraren Landa eremukoa eta hurbilekoa erakusketa hartuko du Civicanen, Aterpeak zikloaren barne. Nafarroa osoko paisaiak dira eraskusketa honetako protagonistak. Egileak azaldu bezala, Foru Erkidegoan barrena murgiltzen den ibilbide piktorikoa da, "gure ingurune hurbileko aberastasuna eta aniztasuna erakusten duena".
Apirilaren 11tik 25era, ostegunero, proiekzioak, hitzaldiak eta pintxo-potea antolatu ditu Berriozarko mendi eskolak. Apirilaren 11n, 19:00etan, Labarga elkartean: Ander Zabalza García, ‘Xabier Ormazabal’ mendiko bekaren irabazlea: “Eskalada tradizionalaren aldarria: Bide berriak britainiar eta norvegiar uharteetan”. Apirilaren 18an, 19:00etan, Zulo Alai elkartean: Filma: “212 Mountains” (Luis Arrieta eta Xabier Zarranz) eta mahai-ingurua: Xabier Zarranz, Oihana Azkorbebeitia eta Asier Labairu. “Trail-running-aren gorakada eztabaidagai. Norantz goaz? ” Moderatzailea: Unai Ugartemendia. Apirilaren 25ean, 19:00etan, Berriozarko Entzunaretoan: ‘MendiAldia’ gala, lehiaketetako sariak emateko. Ondoren film-laburra: BKEren espedizioa 2024an Kaukasora; eta “Into the Ice” filma, glaziarrak ikertzeko Darwin mendikatera egindako euskal alpinismoaren espedizioari buruzkoa. Eñaut Izagirre izango dugu gurekin.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |