2021/11/26 20:00etan

Kontzertua

Kerobia: 20 Urte

Kerobia: 20 Urte
Baluarte, Iruñea
Kerobia talde nafarrak 20. urteurrena du. Zortzi urte baino gehiago igaro dira bere Supernova azken argitalpenetik, Supernovacrowfunding-a erabiliaz.  Zure pangearen hitzaldi kartografikoa edo Birak bezalako abesti hunkigarriak izan ziren taldeak zaleei eskeini zizkien azkeneko singleak. ¿Gogoratzen al duzu? 
 
Kerobiak bere ibilbidea zein bidetatik egin nahi zuen erakutsi zuen Rose Escargoten unibertsoa sortuz. Esnatu naiz bezalako kantuak proposatu zituen taldeak pop ekoizpen bizia, indartsua eta gutxi axolagabe utzi zituenarekin. Gero etorriko zen Kerobiaren Trilogía, edukiontzietan oinarrituta: Materia organikoa eta gainerakoak, Papera eta kartoia eta Ontziak, ordurako bere zigilupean eta creative commons lizentziekin.
 
2021 honetan, eszenatokietan izerdia botatzea erabaki dute. Askoren ustez inoiz utzi behar izan ez zuten espaziora bueltatuko da boskotea, taulagainera alegia. Sorpresaz beteriko urte hau musikarientzat eta euren jarraitzaileentzat garrantzitsua denarekin amaituko da: hiru emanaldi emango ditu taldeak, Kerobiaren lagun eta jarraitzaileak elkartzeko. Eta beraiek dioten bezala, Kerobiaren Konstelazioa marrazten jarraitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!